Nested Applications
Albisteak
Back Parte Hartuz 2021: aurkezpen publikoa maiatzaren 5ean, 19:00etan, Lekaion
2021·04·30
Urnietako Udalak herritarrak entzuten jarraitu nahi du eta bi parte hartze prozesu gauzatuko ditu 2021.urtean. Bat, herriko zein plaza edo parke estaliko den erabakitzeko, eta bestea berriz, hurrengo urteko aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko.
Aurkezpen publiko bat egingo da maiatzaren 5ean, 19:00etan, Lekaio kultur etxean, bi prozesu horien gaineko nondik norakoak azaltzeko: prozesu bakoitzak izango dituen faseak eta jarraituko duten ibilbidea, zein epe izango duten herritarrek haien proposamenak aurkezteko eta bozkatzeko, proposamenak onartuak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera, besteak beste.
Aurkezpena Covid 19ren prebentziorako ezarritako osasun-neurri guztiak errespetatuz egingo da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Edukierak indarrean dagoen araudia beteko du, egungo egoera epidemiologikoa kontuan hartuta.