Nested Applications
Albisteak
Back Ostegun honetan, urtarrilak 25, Osoko Bilkura Urnietako Udalean
2024·01·24
Ostegun honetan, urtarrilak 25, Osoko Bilkura Urnietako Udalean arratsaldeko 19:00etan. Honakoa izango da gai zerrenda:
- 2023ko abenduaren 21eko akta onartzea.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 1253/2023- 1348/2023.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea: 2023ko abenduaren 1eko bilkura.
- Urnietako kiroldegiko kudeaketa eta garbiketa zerbitzu kontratua: Kudeaketa zerbitzuari dagokion 1. Lotea hutsik deklaratzea eta lizitazio prozedura berriari hasiera ematea.
- Urnietako kiroldegiko kudeaketa zerbitzu kontratua: lizitazio prozedura berriari hasiera ematea.
- Kontagailuak hornitzeko eta instalatzeko kontratua: lizitazio-prozeduraren hasierako onarpena.
- 2024 urteko egutegi instituzionalaren onarpena.
- Eh Bildu taldeak aurkeztutako mozioa Plazaolako tunelari buruz.
- EAJ-PNV eta PSE-EEk aurkeztutako mozio alternatiboa Plazaolako bide berdeari buruz.
- Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Euskal Herriko pentsiodunentzako 1080 euroko gutxieneko diru-sarreren bermeari buruz aurkeztutako mozioarekin bat egitea EH Bildu taldea.
- EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek aurkeztutako mozioa, pentsio sistema publikoaren alde.
- Hainbat elkarteek Aiurri astekariaren dirulaguntzaren alde aurkeztutako mozioarekin bat egitea EH Bildu taldea
- Galderak eta eskariak.