Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Oraindik baduzu Urnietako Energia Komunitateko kide izateko aukera

.

2023·03·13


Udalerri jasangarriago bat sortzen laguntzeko 0 km-ko energia berriztagarria kontsumitzean oinarrituko den proiektua da Urnietako Energia Komunitatearena. Horretarako, plaka fotovoltaikoak jarriko dira udal eraikinetan, eta, beraz, herritarrek ez dute obrarik edo instalaziorik egin beharko euren etxe edo komertzioetan. Gainera, elektrizitateko fakturan %25erainoko murrizketa izango dute.

Informazio bulegoa beste hiru astez

“Elkarrekin teilatuak energia bilakatzen” lelopean abian jarri zen duela aste batzuk herritarrak Urnietako Energia Komunitatera batzeko kanpaina Herriko etxeetara informazio liburuxkak banatu eta gero, eta urnietarrei irekitako aurkezpen publikoa egin ostean, informazio bulego bat ahalbidetu zen udal kiroldegian. Orain berriro irekiko da beste hiru astez. Bertan urnietarrek proiektuaren gaineko edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Bestalde, zailtasunen bat duten pertsonei komunitatera batzeko eskaera osatzen lagunduko zaie.

Bulegoa martxoaren 30 arte egongo da zabalik asteartetik ostegunera eta bere ordutegia ondorengoa izango da: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. 

Bestalde ekimenari buruzko informazio guztia eskura dago Udalaren webgunean eta APP-an.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA