Nested Applications
Albisteak
Back Odola emateko saioa urtarrilaren 22an Gaztelekuan
2024·01·09
Urtarrilaren 22an odola emateko saio berri bat egingo da Gaztelekuan.
- Eguna: urtarrilak 22
- Lekua: Gaztelekua
Hitzordua
Odola eman nahi dutenek hurrengo telefono zenbakira deitu beharko dute hitzordua zehazteko: 943 00 78 85.
Urnietarrei odola ematera animatzen dira, beharra duten pertsonei laguntzeko eta, horrela, ospitale-zerbitzuek egunero egiten dituzten transfusio-eskaerei erantzun ahal izateko.