Nested Applications
Asset Publisher
.
2022·11·15
Nerea Arruti asteburuan Bilbao Arenan jokatu zen Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren edizioko garailea izan zen.
Nerea Arrutik 12 minutu eta 16 segundoan ebaki zituen, 45 hatzbeteko 4 enbor. Bigarrena, Irati Astondoa izan zen, 15 minutu eta 58 segunduko denborarekin, eta hirugarren postuan berriz, Uxua Ansonegui sailkatu zen, 17 minutu eta 52 segundorekin.
Urnietarrak maila ikusgarria erakutsi zuen beste behin, eta, horrela, beste txapel bat lortu zuen denboraldi bikain bat burutuz, izan ere, euskal pentatloiko banakako eta binakako txapelketak, eta, aizkolari gisa, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak ere irabazi ditu.
Zorionak Nerea!