Nested Applications
Albisteak
Back Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errastik “Posdatarik gabeko gutunak” antzezlana eskainiko dute urtarrilaren 14an Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2023·12·27
Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errastiren “Posdatarik gabeko gutunak” antzezlana ikusgai izango da urtarrilaren 14an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urtarrilak 14
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 7 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilaren 1era bitarte arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketa urtarrilaren 2an egingo da.
- Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan: https://forms.gle/r4Ur94Y59m8baN1b9
SINOPSIA: Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da Postdatarik gabeko gutunak: bakarrizketa lagundu bat.
Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du igorleak.
Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria: Getari Etxegarai.
- Egilea: Kepa Errasti. Gutunak: Iñigo Legorburu.
- Aktoreak: Nerea Ariznabarreta, Kepa Errasti. Zuzendari
- laguntzailea: Xabier Ormazabal.
- Argiztapen diseinua: David Alkorta.
- Teknikaria: Beñat Gorroño.
- Eszenografia: Alberto Huici, Fernando Pérez Fernández. Kartelaren egilea: Adrián Hernández.
- Banaketa eta produkzioa: Xake Produkzioak.