Nested Applications
Albisteak
Back Maiatzean eta ekainean jai-ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak
2021·05·14
Urnietako Udalak jakinarazten du erabaki duela jai-ekitaldirik ez antolatzea 2021eko maiatzean eta ekainean Covid 19ren ondorioz bizi dugun egoera dela eta.
San Isidro eguna, Gazte-Festa herrikoiak eta San Joan sua tradizio handiko jaiak dira gure udalerrian, eta herritarren eta elkarteen parte-hartze handia izan ohi dute. Baina gaur egun pairatzen dugun pandemia, udalerrian ditugun kutsatzeen intzidentzia-datuak eta kutsatze horiek hartu dezaketen bilakaera kontuan hartuta, arduratsuena da jai horiek ospatzeari uko egitea eta herritarrek urte luze honetan egin duten sakrifizioa eta pandemiaren aurka egiten ari den lana arriskuan ez jartzea.
Ulermena eskatzen zaie herritarrei Udaletik, eta baita, azken esfortzu bat egin eta erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatzen jarraitzea ere. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie Udalak urnietar guztiei pandemiari aurre egiteko erakutsitako konpromisoagatik.