Nested Applications
Albisteak
Back Ludotekaren irekiera: matrikulazioa urtarrilaren 16tik 26ra bitartean
2023·01·10
Urnietako Ludotekak ateak irekiko ditu berriro. Ludotekaren funtzioa hezitzailea da, jolastuz haurrek ikasten eta sozializatzen dutelako. Jolas librea, jolas kooperatibo eta tradizionalak, abestiak, jostailuak, sormen tailerrak eta ipuinak irakurtzea dira ludotekan aurkituko diren jardueretako batzuk.
Ludoteka Arantzubiko eskola zaharrean kokatzen da eta 5-11 urte bitarteko haurrei zuzendua dago astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara.
Matrikulazioa
Jarduerarik gabeko aldiaren ondoren, berriro eskaintzen da zerbitzu hori eta interesa duen oro pasa daiteke espazioa eta funtzionamendua ezagutzera urtarrilaren 10etik 26ra.
Matrikulazioa ere ludotekan bertan egin ahal izango da urtarrilaren 16tik 26ra bitartean.