Nested Applications
Albisteak
Back Ludoteka ikasturte berria hasteko prest
2023·10·05
Urnietako ludotekan dena prest dago ikasturte berriari hasiera emateko. Urriaren 9, 10 eta 11n familiek ludoteka bisitatu ahal izango dute espazioa eta funtzionamendua ezagutzeko. Ondoren, interesa dutenenk matrikula ludotekan bertan egiteko aukera izango dute urriaren 16tik 27ra. Matrikularen kostua 15 eurokoa izango da.
Ordutegia
Ludoteka Arantzubiko eskola zaharrean kokatzen da eta astelehenetik ostegunera eskainiko du zerbitzua 17:00etatik 19:00etara ondorengo banaketarekin.
- Astelehena-asteartea: 2016-2017-2018ko haurrak.
- Asteazken eta osteguna: 2014 eta 2015eko haurrak.
Ludotekaren funtzioa hezitzailea da, jolastuz haurrek ikasten eta sozializatzen dutelako. Jolas librea, jolas kooperatibo eta tradizionalak, abestiak, jostailuak, sormen tailerrak eta ipuinak irakurtzea dira ludotekan aurkituko diren jardueretako batzuk.