Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Lekaioko 2021eko ikastaroetarako inskripzioa ireki da

.

2020·12·28


Lekaio kultur etxean udazkenerako antolatu diren ikastaroetarako inskripzio epea ireki da urtarrilaren 18a arte. Inskripzioak Lekaio kultur etxean eta Bertanen egin ahal izango dira. 

Hauek izango dira otsailaren 1etik maiatzaren 27ra bitartean eskainiko diren ikastaroak:

MARRAZKETA ETA PINTURA

Asteartea, 18:30-20:30

Ikasi marrazten eta teknika ezberdinak erabiliz margotzen zure sormena hobeto adierazteko.

ESKULANAK

Asteazkena, 18:00-20:00

Teknika ezberdinak ikasi eta landu eskulanen bitartez.

JOSKINTZA

Asteazkena,18:30-20:30

Josteko makina erabiltzen ikasi, konponketak egin (praka barrenak hartu, kremailerak aldatu,…) eta zure arropa sortu.

ZUR TAILA

Osteguna, 18:00 -20:00

Egurra lantzen ikasi eta nahi dituzun piezak egin.

HELDUEN IKASTAROAK

ORDUAK PREZIOA
URNIETAN ERROLDATUA* URNIETAN ERROLDATU GABEA
ARRUNTA MURRIZTUA**
30 120,60 € 96,00 € 144,90 €

*Hobaria: 20% Urnietan erroldaturiko familia ugarientzat (ikasleak bere txartela aurkeztu behar du matrikula egitean).

**Prezio MURRIZTUA Urnietan erroldatuentzat, honako kasuetan:

18 urte azpikoak / 65 urtetik gorakoak / Ikasle edo Gazte txartela / Familia Ugariaren txartela / Pentsioduna / Langabezia

Izena emateko arauak:

  • Prezio murrizketa eskatzen dutenek, kasuan kasuko egiaztagiria aurkeztu beharko dute matrikula egiterakoan: NAN (-18,+65) / Ikasle edo gazte txartela / Familia ugariaren txartela / Pentsiodun txartela / Bizitza laborala eguneratuaren kopia (langabezia).
  • Familia ugaria izateagatik hobaria eskatzeko ikasleari dagokion txartela aurkeztu beharko da.
  • Ikastaroa hasi ondoren, egiaztatutako osasun arazo kasuetan bakarrik onartuko da dagozkion kuotak ezeztatzea edo itzultzea.
  • Osasun egoera dela eta klaseren bat bertan behera geratuko balitz, beste data batean berreskurauko litzateke. Berreskuraketa posible ez balitz klase horiek bertan behera geratuko lirateke eta matrikularen prezioan dagokion moldaketa egingo lizateke (joskintzaren kasuan izan ezik).
  • Joskintzaren ikastaroaren kasuan, osasun egoeragatik galdutako klaseak berreskuratzea posible ez balitz, klaseak online emango lirateke, eta kasu horretan, norberak bere josteko makina izan beharko luke.

IZENA EMATEKO ORRIA

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA