Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Lankidetza hitzarmena Gurutze Gorriarekin, Ukrainako krisian laguntza humanitarioa eskaintzeko

.

2022·03·31


Errusiako Gobernuak Ukraina inbaditzeko egindako erasoek muturreko egoera eragin dute dozenaka heriotza, ehunka zauritu eta bonbetatik ihesi doazen pertsona askorekin.

Justifikaziorik gabeko egoera horrek krisi handia eragin du, eta horrek berehalako erantzuna eskatzen du Ukrainan, baita herrialdetik irten behar izan duten ukrainarrentzat ere, haien bizitzak babesteko.

Egoera larri horretan laguntzeko asmoz, Urnietako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Gurutze Gorriarekin. Udalak 3.000 euroko laguntza eskainiko dio erakunde humanitarioari, arlo humanitarioko jarduerak eta proiektuak gauzatu ditzan. Horrela, eragindako herritarren sufrimendua arindu eta giza bizitza zaindu nahi da, kolektibo ahulenei arreta berezia eskainiz.

Sinadura ekitaldian Luke Goñi Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko zinegotzia eta Juan Maria Urruzono Gurutze Gorriko ordezkaria egon dira.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA