Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Lankidetza-hitzarmena Denda Berrirekin, Gipuzkoako erretiratuen "Aguijupens" ibilaldi-topaketa garatzeko

.

2023·09·26


Gipuzkoako erretiratuen elkarteek "Aguijupens" ibilaldi-topaketa egiten dute urtero lurraldeko elkarteetan. Aurten martxa hori Urnietan egingo da, urriaren 7an, eta 750 pertsona inguruk parte hartzea espero da.

Udalak Denda Berri elkartearekin elkarlanean jardungo du ekitaldi horren prestaketan, eta, horretarako, bi erakundeek sinatuta duten hitzarmena aldatu da, puntu hori gehitzen duen eranskin bat sartzeko hirugarren adineko arduradun politiko Consuelo Frutosek azaldu duen bezala.

Udalak 8.500 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari erretiratuen ibilaldi-topaketako jarduerak gauzatzeko eta horietatik 6.000 euro GFAko gizarte-politiketako departamentuak jarriko ditu.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan dira Urnietako alkate Jorge Segurado, Consuelo Frutos arloko arduradun politikoa eta Denda Berri elkarteko presidente Mikel Alberdi.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA