Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

LABIk egokituriko prebentzio-neurriak urtarrilaren 13an sartuko dira indarrean pandemiaren goranzko joeraren aurrean

.

2021·01·12


Egoera epidemiologikoa kezkagarria da, LABIk atzo adierazi zuen bezala, ziurgabetasun handiko testuinguru batean goranzko joera berretsi baita. Horrela, bihartik aurrera indarrean jarriko dira egungo egoerari erantzuteko neurriak. Udalak ere zuhurtasunerako eta erantzukizunerako deia egiten du, eta herritarrei neurriak zorrotz betetzeko eskatzen die.

 

  1. Oro har, honako neurri hauek mantentzea:
  • Euskadiren itxiera perimetrala.
  • Gehienez 6 pertsonako taldeak.
  • Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
  • Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
  • Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea.
  • Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.
  • Ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.
  • Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintza berberetan.
  1. Prebentzio-neurri berriak hartzea:
  • Bizilekua dagoen Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.
  • 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150m2-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.
  • Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan: Udalerriko konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe.
  • Taldeko kirol-jarduera etetea.
  1. Neurri murriztaile hauen modulazioa Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik:
  • Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.
  • Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea, eta antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzekin lotzea.
  • Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea, edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio-neurriekin.

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA