Nested Applications
Asset Publisher
.
2021·03·29
KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak eskaintzen dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.
Haien zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).
Bestalde, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.
Apirileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
1. astea: Nola gezurtatu berri faltsuak
- Apirilak 13, 12:00 - 12:30 / Euskaraz.
- Apirilak 15, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz.
2. astea: Zure kontaktuak sinkronizatu Googleren kontaktuekin
- Apirilak 20, 19:00 - 19:30 / Euskaraz.
- Apirilak 22, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz.
3. astea: Podcast-ak entzuteko APP-ak eta webguneak
- Apirilak 27, 12:00 - 12:30 / Euskaraz.
- Apirilak 29, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz.