Nested Applications
Albisteak
Back Kiroldegiak normaltasuna berreskuratuko du bihartik aurrera langileek eta enpresak akordioa lortu ostean
2023·03·07
Urnietako Udal kiroldegiak ateak irekiko ditu berriro bihartik aurrera Bizkortzenek, kirol eraikinaren kudeaketaren enpresa esleipendunak, eta bertako langileak akordio batera iritsi ostean.
Kiroldegia itxita egon da azken asteetan langileek haien lan-baldintzak hobetzeko hasitako grebaren ondorioz, baina behin akordioa lortuta, Udalak aurrerantzean zerbitzua normaltasunez eta eragozpenik gabe eskaintzea espero du.
Itzulketa
Bestalde, abendu amaieran komunikatu zen moduan, gogorarazten da Urnietako Udalak kiroldegiko bazkide kuoten eta bertan eskaintzen diren ikastaroen zati proportzionalak itzuliko dituela ahalik eta azkarren zerbitzurik eman ez den egun guztiengatik.
Itzulketa automatikoki egingo da erabiltzaileek bazkide kuotak edo ikastaroetarako ordainketak egiterakoan emandako kontu zenbakietara edo banku txarteletara. Horrela, ez dute inolako kudeaketarik egin beharko dirua itzul diezaieten.

