Nested Applications
Albisteak
Back Jende mordoa Urnietako Energia Komunitatearen aurkezpenean
2023·01·26
Atzo arratsaldean gauzatu zen Urnietako Energia Komunitatea herritarrei ezagutzera emateko aurkezpen publikoa. Bertan azaldu ziren proiektu berritzailea honen inguruko xehetasun guztiak.
Funtsean, proiektuarekin bat egiten duten pertsonek udalerri jasangarriago bat sortzen lagunduko dute 0 km-ko energia berriztagarria kontsumituz udal eraikinetan instalaturiko diren plaka fotovoltaikoei esker, eta, era berean, elektrizitatearen fakturan %25erainoko murrizketa izango dute.
Informazio bulegoa
Atzoko aurkezpenera joan ezin izan zutenentzat edo edozein zalantza duten pertsonentzat Urnietako Udalak informazio bulego bat ahalbidetuko du hurrengo astetik aurrera kiroldegian.
Bestalde, komunitatearei buruzko informazioa guztia eskura daiteke Urnietako Udalaren APP-an eta webgunean ahalbideturiko atal berezietan.