Nested Applications
Albisteak
Back Jasangarritasun Energetikoaren Jarduera Plana onartu da
2023·05·02
Urnietako Udalean gaur goizean egin den ez-ohiko osoko bilkuran, aho batez onartu da Jasangarritasun Energetikoaren Jarduera Plana, 2030. urtera arte indarrean egongo dena. Plan horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 4/2019 Legean eraginkortasun energetikoaren arloan ezarritako helburuak beteko dira, hala nola, kontsumo energetikoa murriztea, iturri berriztagarrien bidez energia sortzea eta jabetza publikoko eraikinen kalifikazio energetikoa hobetzea.
Gaurko osoko bilkuran kiroldegia kudeatzeko zerbitzuaren kontratuaren 1. lotea aldatzea ere onartu da, bertan eskola-kirolaren koordinazioa sartzeko. Puntu hau EAJren botoekin atera da aurrera. EH Bildu eta PSE-EE, berriz, abstenitu egin dira.
Azkenik, maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Foru Hauteskundeetarako, hauteskunde mahaietan egon beharko diren kideen zozketa burutu da.