Nested Applications
Albisteak
Back Jarduera fisikoa egiteko eta osasuna zaintzeko ikastaroak udal kiroldegian
2023·07·17
Urnietako udal instalazioetan jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaro mordoa eskainiko dira aurten ere. Ikasturtea irailaren 21ean hasi eta ekainaren 14ean amaituko da.
Berritasuna
Aurten, berritasun moduan 12-16 urte bitarteko gazteentzako eskaintza berezia eskainiko da. Hala, adin tarte horretako pertsonek gazte trainning, gazte zumba eta gazte spinning ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute.
Ikastaroak
Hau da 2023-2024 ikasturterako prestaturiko eskaintza:
ESKAINTZA OROKORRA
- Spinning
- Zumba
- Total Trainning
- Tonifikazioa
- 3. adina
- Aholkularitza gimnasioa
- Pilates
- Gimnasia Funtzionala
- Bodypump
- Combo Bodypump + Spinning
- GAP + Hipopresiboak
- Arte martzial mistoak
- Stretching
12-16 URTEKO GAZTEENTZAKO ESKAINTZA
- Gazte trainning
- Gazte zumba
- Gazte spinning
Informazioa eta izen emateak
Matrikulazio epea uztailaren 24ean irekiko da eta izena emateko azken eguna irailaren 10a izango da. Horretarako kiroldegiko harrerara joan beharko da ondorengo egun eta orduetan.
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
- Larunbatetan: 9:00-21:00
- Igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00
Ikastaroen gaineko informazio guztia ondorengo informazio liburuxkan eskura daiteke.
DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA
Bestalde, zalantzaren bat izanez gero ondorengo telefono zenbakira deitu edo helbide elektronikora idatzi daiteke:
- 943008328
- kirol@urnieta.eus
Prezio bereziak
Ikastaro bakoitzerako ezarritako prezioa %20 murriztuko da Urnietan erroldatutako pertsonen kasuan baldin eta ondorengo baldintzaren bat betetzen badute:
- Familia ugaria edo guraso bakarrekoak
- 21 urtetik beherakoak
- 65 urtetik gorakoak
- Langabeak
- Pentsiodunak
- Ikasleak
- Txartel gaztea dutenak

