Nested Applications
Albisteak
Back Izena eman Sarobeko eta Lekaioko ikastaroetan irailak 6-20 bitartean
2023·09·01
Urnietako Udalak hainbat ikastaro eskainiko ditu aurten ere Sarobe arte eszenikoen gunean eta Lekaio kultur etxean. Matrikulazio epeak zabaltzear daude, beraz, informatu eta erabaki zein ikastaro egin nahi duzun.
Bertan eskaintza guztiaren zerrenda eta izen-emateei buruzko informazioa
SAROBE A.E.G.
- Funky (helduak eta haurrak)
- Yoga
Matrikulazioa: irailaren 6tik 20ra (onartutako ikasleen zerrendak ikusgai irailaren 26tik aurrera).
Urnietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute.
Bertan bulegoa
943 00 80 00
Astelehenetik ostiralera 07:30-14:30
Sarobe A.E.G.
943 00 80 42
Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 / 16:00-18:00 (irailak 8 arte goizez)
Ikasturtearen hasiera eta amaiera:
- Funky: urriak 2 – maiatzak 31
- Yoga: urriak 2 – ekainak 19
Funky ikastaroetarako izen-emate orria (Helduak)
Funky ikastaroetarako izen-emate orria (Haur eta gazteak)
Yoga ikastaroan izen-emateko orria
DESKARGATU SAROBEKO IKASTAROEN PDF-a
ANTZERKI TAILERRA
Antzerki tailerra antzerki-muntaketa baten egiazko praktika batean murgiltzen da, ikuskizun erreal bat plazaratzeko bidea jorratuz. Ikasturtea ikuskizunaren estreinaldiarekin amaituko da.
Matrikulazioa: irailaren 6tik 20ra (onartutako ikasleen zerrendak ikusgai irailaren 26tik aurrera).
Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 20 – ekainak 14
Antzerki ikastaroan izen-emateko orria
ATE IREKIAK SAROBE A.E.G
Sarobe arte eszenikoen gunean ate irekien jardunaldiak egingo dira herritarrek ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroak probatzeko aukera izan dezaten.
- Gazte Funky: irailak 5 – 11:00-12:00
- Yoga: irailak 5 – 9:15-10:45 eta 18:30-20:00
- Antzerki tailerra: irailak 8: 18:30
Izena emateko aukera dago Sarobeko bulegora bertaratuta, 943008042 telefonora deituta edo sarobeharrera@urnieta.eus helbidera idatzita.
LEKAIO
Helduak
- Joskintza I, II eta III: Josteko makina erabiltzen ikasi eta zure arropak egin, kustomizatu edo konpondu.
- Marrazketa eta pintura: Ikasi marrazten eta teknika ezberdinak erabiliz margotzen zure sormena hobeto adierazteko.
- Eskulanak: Teknika ezberdinak ikasi eta landu eskulanen bitartez.
- Zur taila: Egurra lantzen ikasi eta nahi dituzun piezak egin.
Haurrak
- Joskintza: Josten ikasi eta egin zure lehen sorkuntzak: kuxinak, jostailuak, arropa...
- Marrazketa eta pintura: Sormena landu marrazketa, kolorea, forma eta beste elementu artistikoen bitartez.
- Eskulanak: Teknika ezberdinak erabiliz eskulanak egin eta ondo pasa primerako artelanak sortuz.
Matrikulazioa: irailaren 6tik 20ra
Urnietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute.
Bertan bulegoa
943 00 80 00
Astelehenetik ostiralera 07:30-14:30
Lekaio kultur etxea
943 00 80 33
Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 / 16:00-18:00 – ostegun eta ostiral arratsaldeetan itxita (iraila 8 arte goizez)
Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 18 – maiatzak 31
Lekaioko ikastaroetan izena emateko orria haur eta gazteak
Lekaioko ikastaroetan izena emateko orria helduak
DESKARGATU LEKAIOKO IKASTAROEN PDF-a
Prezio murriztuak
Prezio murriztua izango da Urnietan erroldatutako pertsonentzat ondorengo kasuetan: familia ugaria edo guraso bakarrekoak, 21 urtetik beherakoak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, pentsiodunak, ikasleak eta gazte txartela dutenak.