Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Izaro Pellejerok irabazi du Argazki Digital Lehiaketako sari nagusia

.

2022·11·30


Urnietako Udalak “Urnietako Argazki Digital Lehiaketa 2022” antolatu du “Urnietako ondarea bakoitzaren ikuspegitik” gaitzat hartuta. Izan ere, euskal kultura eta ondarea dira Urnietaren nortasunaren adierazpen nagusiak eta herri honek kultura unibertsalari egindako ekarpen historikoaren lekuko garrantzitsuenak. Horrela, Urnietako Udalarentzat funtsezkoa da ondare hori babestea, defendatzea eta aberastea. Ekimen honen helburua da, kultura-ondasun horiek, egungo belaunaldiek ezagutu eta gozatzeko – iraganaren aparteko herentzia gisa –, eta etorkizuneko belaunaldietara ahalik eta baldintza onenetan helarazteko irudiak bildu eta gordetzea.

Argazkilaritza maite duten eta kamera digitala duten pertsona guztiek izan zuten parte hartzeko aukera, Horretarako, gehienez 5 argazki entregatu behar zituzten urriaren 10etik urriaren 21era bitarte.

Sari banaketa

Guztira 18 pertsonek hartu dute parte, horietatik gehienak urnietarrak, eta, orotara, 67 argazki jaso dira. Parte hartu duten pertsonen artean sariak banatu dira eta Izaro Pellejero izan da sari nagusiaren irabazlea. 

Helduen kategorian (15 urtetik aurrera):

  • 1. argazki bilduma: Izaro Pellejero
  • 2. argazki bilduma: Antton Jauregi 
  • Urnietar baten 1. argazki bilduma: Izaro Pellejero
  • Urnietar baten 2. argazki bilduma: Antton Jauregi 
  • Argazki onenaren 1. saria: Izaro Pellejero
  • Argazki onenaren 2. saria: Garazi Jauregi 

14 urte arteko kategorian:

1.argazki bilduma: Oier Sarasola 

Erakusketa Lekaion

Bestalde, saridunen eta parte hartzaileen argazkiekin erakusketa bat jarri da Lekaio kultur etxeko sarreran. Abenduaren 12ra arte egongo da ikusgai.

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA