Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Ithaka eta Muzak taldeen kontzertuak eskainiko dira urriaren 13an, 19:00etan, Saroben

.

2023·10·10


“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programako Ithaka eta Muzak taldeen kontzertuak entzungai izango da urriaren 13an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: urriak 13
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Sarrera: doan, gonbidapenarekin

ESKURATU GONBIDAPENA ONLINE

ITHAKA taldea 2021ean sortutako Orio eta Zarautzeko 4 gaztek osatzen dute: Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua), Eneko Eizagirre (Baxua), Arantza Igartua (Gitarra eta ahotsak) eta Josune Freire (Bateria, saxofoia eta ahotsak). Beraien musikan norabiderik gabeko belaunaldi baten oihu eta doinuak islatzen dira. Talde berri honek soinu eta helmuga desberdinetara iritsi nahi du, musika munduan beraien tokia aurkitu bitartean.
Abenduan Euskadi Irratiako “2022ko Gaztea Maketa Lehiaketan” parte hartu zuten «Amestu dezagun», «Piztiak eta «Ekaitza» abestiekin. Eta 20 finalisten artean egon ondoren, final haundira iristea lortu zuten eta»Amestu dezagun» abestiarekin “GazteBizHitza Saria” (entzuleen saria) irabazi zuten.

MUZAK proiektua Ruben Irigoyen (Elgoibar) eta Joanes Iñurrieta-ren (Soraluze) eskutik sortzen da eta 2020an Aitor Sagarmendi (Mutriku) proiektura batzen da baxujole moduan eta hirukotea finkatzen da.
2021eko abenduan taldearen lehen lana kaleratzen dute, “Programaturik” izenekoa, post-rockak eta rock-progresiboak eraginda.
2023ko urtarrilean estudioko bigarren lana aurkezten du taldeak, “Irabaziak eta galerak”, 4 abestiko EP-a, non rock-progresiboaren ikutuak mantentzen diren, oraingoan metal-musika gehiagorekin jolastuz eta beti groovea ahaztu gabe. Muzak talde dinamikoa da, etengabe aldatzen ari dena. Apirilian atera berri dute «Programaturik» abestiaren bideoklipa.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA