Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Imanol Ansa: “urtez urte pauso txikiak ematen joan naiz helburu handi batera iristeko eta azkenean lortu dut”

.

2023·10·05


Imanol Ansak Eusko Label-Banakako Erremonte Txapelketako txapela jantzi zuen irailaren 9an, finalean Aritz Juaneneari 30-17 irabazita. Balentria ikaragarria burutu du urnietarrak bere izena aukeratu gutxi batzuen artean idatzita. Txapela buruan izan arren, oinak lurrean mantentzen ditu Ansak eta  betiko umiltasun, gizatasun eta gertutasunarekin erantzun ditu galderak.

Erremontista batentzat txapelik preziatuena dena jantzi duzu.

Hasi nintzenean amets bat bezala edo oso urruti zegoen zerbait bezala ikusten nuen, baina urtez urte pauso txikiak ematen joan naiz helburu handi batera iristeko eta azkenean lortu dut. Oso jende gutxik lortzen duen zerbait da eta harro egoteko modukoa.

Otsailean Mastersa irabazi zenuen Endika Barrenetxea gailenduta eta erakutsita onena izateko kapaz zinela, baina orain konfirmazioa iritsi da.

Mastersak balio izan zuen nik sinesteko maila hori banuela eta puntan nengoela, baina ez da berdina Mastersa irabaztea edo txapelketa nagusia irabaztea. Presioa askoz ere handiagoa da eta hori da benetako momentua. Benetako momentuan nire maila erakustea falta zitzaidan eta lortu dut. Finala ondo irabazi nuen oso forman zegoen aurkari baten aurka. 

Joko puntu onean eta buruz indartsu. Alor psikologikoak ere garrantzi handia du eliteko kirolean.

Fisikoki eta jokoz ondo egotea bezain garrantzitsua da psikologikoki prestatua egotea. Eta are eta gehiago banaka. Taldekako kirolean eramangarriagoa da ardura banatu egiten delako, baina banaka jokatzen duzunean dena zure gain dago, eta zailagoa da gestionatzeko. Nik aitari eskaini nahi nion buruz buruko txapela eta horrek kalte egiten zidan nire buruari jartzen nion presioagatik. Aurreko urtetik aurrera lasaiago hartu nuen. Emaitzari baino gehiago begiratu diot zaintzeari eta ondo entrenatzeari, eta horrek lagundu dit psikologiko ondo egoten.

Garaileen zerrenda ez da oso luzea, lortutakoaren zailtasunaren adierazle.

Hori da harrotasun pixka bat eman didana. Konturatu naiz nirekin lehen urteetan kointziditu zuten pilotari handi askok ez zutela lortu buruz buruko txapela irabaztea. Zerrenda begiratuta ikusten da baita, pilotari batzuk hainbat urteetan dominanteak izan direla. Orain Urriza, lehen Koteto Ezkurra… Hor egotea ikaragarria da. 

Urnietar batek erremontean banaka lortzen duen lehen txapela da.

Binakakoa Martin Mujikak irabazi zuen, bere omenez festibala jokatzen da urtero festetan, baina banakakoa lortzen duen lehena naiz. Ohore bat da txapela Urnietara ekartzea. Azken urteetan asko etortzen ari dira, kirol maila handia erakusten ari da Urnieta herri bezala eta ni lista horretan sartzea oso pozgarria da.

Honaino iristeko bidea luzea izan da eta lan asko egin behar izan duzu.

Hasitakoan zaila da horrelako gauza batean pentsatzea, baina oso garrantzitsua da norberak duen ilusioa eta anbizioa. Nik oso garbi nuen txapel hori irabazi nahi nuela bai edo bai, eta anbizio horrek eraman nau honaino. Kolpe handiak egoten dira bidean oso zaila delako, baina iritsi nahi baduzu ikasi dut dena eman behar dela zure bizitzako helburu nagusitzat hartuta. Gauza asko alde batera utzi behar izan ditut, baina zorionez iritsi zait errenkonpentsa.

Bide horretan hainbatetan egin duzu topo Javier Urrizarekin. Horrek hobea egin zaitu?

Osotasunean baloratuta mesede egin dit. Langa oso altu jartzen duen pilotari bat da eta nik ikusten nuen hari irabazteko nire %100 edo %120 eman behar nuela. Halere, momentu batzuetan gogorra izan da. 4-5 final segidan galduta galtzaile fama jarri zidaten eta kanpoko erreakzio hori jasotzea gogorra izan zen niretzat. Halere, irakurketa positiboa ere egin nuen, izan ere, Urrizari kenduta gainerakoei irabazteko gai nintzen. Beraz, ni ez nintzen galtzaile sentitzen. Ikusten nuen gauzak oso ondo egiten ari nintzela baina bazegoela pilotari bat momentu horretan ni baino hobea zena. 

Txapelak eskaintza berezia izan zuen.

Ni erremontean hasi nintzenetik gaur arte txapel horrek atzean zuen motibazioa aitari eskaintzea zen, berak erakutsi zidalako erremontean eta berak animatu ninduleako. Konfiantza handia transmititu zidan beti eta ni zorretan sentiten nintzen berarekin. Eskaintza berari izan zen, baina ama eta anaiari ere eskaini nahi diet. Aita galdu genuenean denen artean aurrera egin beharreko situazio gogor bat izan zen eta bereziki amak lan handia egin zuen bi seme gazte aurrera ateratzeko.

Finalak bi zati desberdindu izan zituen. Lehena berdindua, 14 eta 12 joan zineten, baina gero erabat nagusi izan zinen.

Hasierako tantoetan tentsio handia zegoen eta materiala oso bizia zen. Biziraupena izan zen. Peloteoan sartu nahi izan nuen tentsioa kentzeko, baina gero, arlo fisikoan gehiago izan nintzen, horren ondorioz arlo teknikoan gehiago jokatzeko aukera izan nuen eta oso ondo bukatu nuen.

Imanolek txapela buruan baina oinak lurrean beti bezala.

Ez gara super izar batzuk. Ni ez naiz inor baino gehiago erremonteko txapel bat irabazi izanagatik. Badaude erremontista batzuk familia dutenak eta urrutitik entrenatzera etortzen direnak, eta iruditzen zait horiek ni baino meritu handiagoa dutela. Ni zorioneko sentitzen naiz entrenatzeko erraztasunak ditudalako. Nik beti izan naizen pertsona izaten jarraitu nahi dut. Errekonozimendua ondo dago, baina nik Imanol izaten jarraitu nahi dut. 

Askoren lehena izango ote da hau?

Egia esan beti galdetzen nion nire buruari behin txapela jantzita zer egin behar nuen, eta nire buruari jarri diodan helburua geroz eta pilotari hobea izatea da. Txapela berriz janztea ere bai, baina batez ere hobetzen joatea eta gero eta pilotari konpletoagoa izatea. Hori lortuta txapel gehiago irabaztetik gertuago izango naiz. 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA