Asset Publisher

Santsonarri (563 m)

imagenPortada

Tipologia: foku mitologikoa. Harkaitz mitologikoa

Garaia: zehaztugabea

Deskribapena:

Bertako konglomeratu-blokea, paralelepipedo formakoa, aurpegi irregularrekin. Gutxi gorabeherako neurriak: 8 m luze, 6 m garai eta 5 m zabal.

Tradizioz, Aranotik (Nafarroa) Urnietako Azkorteko Santa Kurutze baselizara (desagertua) eta, alderantziz, Buruntza menditik San Sebastián baselizara (Arano) egindako bertsioen arabera, harkaitz bat jaurti izan ohi da.

Balorazioa: interes etnografikoa eta geologikoa.

Aballarri mendiaren inguruan dagoen harri handia. Joxe Miel Barandiaranek jasotako kondairaren arabera, Nafarroako Arano herriko plazan jendea dantzan ari zen, orduan, Sansonek, jeloskor jarrita, Buruntza menditik harkaitz puska handi bat jaurtiz haiek hiltzea pentsatu zuen. Harria habaila batekin botatzerakoan, behi-gorotzarekin irrist egin eta harria Aranon erori beharrean orain dagoen tokian erori zen, hau da, erdibidean geratu zen.

Argazki galeria

Nola Iritsi