Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Hitzaldia: seme-alaben autoestimua elikatzen

.

2023·02·07


Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu. 

Helburu horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak “Treba gurasoak” prestakuntza ekimena jarri zuen martxan aurreko ikasturtean gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko. Lehenengo edizioan 79 hitzaldi eta tailer antolatu ziren eta esperientzia aberasgarria izan zenez, aurten, bigarren edizioa egingo da eta Urnietan 3 hitzaldi eskainiko dira. 

Horietako lehenaren izenburua “seme-alaben autoestimua elikatzen” izango da eta Nerea Mendizabalek gidatuko du. Ondorengoa izango da hitzaldiaren helburu nagusia: autoestimuak bizitzako alor desberdinetan eragiten digu. Seme-alabengan jarri dezakegun begiradak beraien auto irudirako elikadura osasungarria izan daiteke. Nola ikusten dut seme alaba? Nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzekin baldintzatu gabe? Nola lagundu diezaioket bere buruan konfiatzen?

Izena eman otsailaren 15-22 bitartean

Hitzaldia martxoaren 2an eskainiko da, 17:30ean, kiroldegiko boxetako gela balioanitzean, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute otsailaren 15-22 bitartean. Horretarako 3 aukera daude:

  • Presentzialki: Gaztelekua, Bertan eta Gazte Informazio Puntua
  • Telefonoa: 943008033
  • Posta: gazteinformazioa@urnieta.eus

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA