Asset Publisher

HARRERA GIDA

HARRERA GIDA

Udalaren helburua Urnieta bizileku duten pertsona ezberdinen artean bizikidetza bermatzea da, aniztasunak gure komunitatea aberasten duela ulertzen baitu. Azken 50 urteetan jatorri desberdineko jendea iritsi da Urnietara gaur egun ezagutzen dugun kultur eta hizkuntza komunitatea eratuz, komunitate abegikorra, parte-hartzailea eta bizia.

Urnietako bizilagun berriak hasieratik Urnietako parte sentitzeko eta herrian integratzeko asmoz Udalak ongi etorri saio bat antolatu zuen 2017.urtearen amaieran lehenbizikoz, eta ekimenari jarraipena emateko asmoa du.

Halaber, urnietar orok eskura dituen zerbitzuak aurkezteko gida hau kaleratu du.