Nested Applications
Albisteak
Back Gune urdineko aparkalekuen funtzionamendua berrezarri da
.
2023·10·09
Sanmiel jaien ospakizunak eta prestaketak zirela eta hainbat aparkaleku kendu ziren txosnak eta barrakak jartzeko.
Aparkaleku horiek kentzeak sorturiko eragozpenak arintzeko, TAO zerbitzua (gune urdineko aparkalekua) etetea erabaki zen urriaren 9 arte.
Dagoeneko amaitu da epe hori, eta, beraz, gune urdineko aparkalekuen funtzionamendua berrezarri da. Aurrerantzean, baimendutako gehienezko aparkaldia 60 minutukoa izango da eremu bakoitzeko karteletan zehazturiko ordutegiaren barruan.