Nested Applications
Albisteak
Back Giro ederra Santa Kruz erromerian
2023·05·03
Santa Kruz erromeria ospatu da gaur eguerdian Azkorteko ermitan eta bertaratu direnek meza entzuteko, bertsolariez eta trikitilariez gozatzeko eta txorizoa eta odolkia dastatzeko aukera izan dute. Giro ederra izan da.
Azkorteko Ermitak 50 urte
Aurten gainera, Azkorteko ermitaren 50.urteurrena ospatu da, izan ere, 1973ko maiatzaren 3an inauguratu zuten, harrobi bat ustiatu ondoren eraitsitako antzinako ermita homonimoaren ordez. Barruan XIII. mendeko Kristo bat gurtzen da, Azkorteko Santa Cruz ermita zaharretik datorrena, bai eta Dolorosaren irudi bat ere.
Maiatzak 7
Bestalde, maiatzaren 7an ere hainbat ekintza izango dira Azkorten.
- 10:00 Tabernaren irekiera. Salda, txorizoa, odolkia eta edaria egongo dira.
- 11:00 Meza Azkorteko ermitan
- 12:00etatik aurrera herri kirolak eta trikitilariek girotutako erromeria.