Nested Applications
Albisteak
Back Gaztelekuak ateak ireki ditu, aurretiko hitzorduarekin, txandekin, espazio egokituekin eta segurtasun neurriekin
2020·10·07
Gaztelekuak astelehenean ireki zituen ateak berriro eta horrenbestez ekin dio 2020-2021 ikasturteari egoera berrira egokituta bada ere. Ordutegiei dagokienez aurreko urtekoak mantenduko dira nahiz eta aurretiko hitzordua derrigorrezkoa izango den eta erabiltzaileak txanda desberdinetan banatuko diren. Bestalde, negurtasun neurriak zorroztu dira eta talde finkoak antolatuko dira. Hau da, ezingo dira eskola-ikastetxe desberdinetakoak, gela desberdinetakoak eta kurtso desberdinetakoak talde berean joan.
Ordutegia
- Astelehen eta astearteak: 17:00-19:30
- Asteazken eta ostegunak: 17:00-20:00
- Ostiralak: 17:00-21:00
Txandak
Astelehentik ostegunera txanda aldaketak 18:30etan izango dira.
- Lehen txanda: 17:00-18:15 bitartean LH6 mailakoek izango dute hitzordua: astelehenean EGAPE A, astearte eta azteazkenetan MAGALE, eta ostegunetan EGAPE B. Modu honetara, LH6 mailako gela guztiek izango dute Gaztelekura bertaratzeko ordutegi finkoa.
- Bigarren txandan: DBHkoen ordutegia izango da. 18:30etan hasita eta egunaren arabera dagokion itxiera ordura arte.
Ostiraletan berriz, 17:00-19:00 bitartean DBH1-DBH2 eta 19:00-21:00 bitartean DBH3-DBH4.
Hiru espazio
Gaztelekuaren barruan hiru espazio egokitu dira. Beheko solairuan topagunea ezarri da, eta goiko solairuan ostera, puff gela eta musika-play gela kokatu dira.
Hitzordua ezinbestekoa
Gaztelekura joan nahi duten gazteek hitzordua hartu beharko dute aurretik ezinbestean. Hitzordua hartzeko unean erabili nahi duten gunea ere zehaztu beharko dute. Horretarako ondorengo telefonoetara deitu edo whatsappez idazteko aukera dute:
- 608928311
- 683619205
Gurasoek sinaturiko orria
Aurten gainera, derrigorrezkoa izango dute gurasoek sinaturiko orria beteta eramatea.
Segurtasun neurriak
Espazio segurua izateko babes neurriak errespetatzea ezinbestekoa izango da.
- Musukoa eraman beharko da.
- Eskuak garbitu beharko dira sarrera-irteeretan.
- Tenperatura hartu.
- Eraikin barruan pilaketak saihestu.
- Materiala desinfektatu.
- Espazioa aireztatu.