Nested Applications
Albisteak
Back Garraio zerbitzua eskainiko zaie mugikortasun arazoren bat duten 65 urtetik gorako pertsonei hauteskundeetan bozkatzera joateko
.
2023·05·25
Urnietako Udalak garraio zerbitzua eskainiko die mugikortasun arazoren bat duten 65 urtetik gorako pertsonei hauteskundeetan bozkatzera joateko.
Eskaera derrigorrezkoa
Zerbitzua hauteskunde egunean eskainiko da, maiatzak 28, 11:00etik 13:30era.
Zerbitzua erabiltzeko beharra dutenek eskaera egin beharko dute ondorengo telefono zenbakira deituta: 943464622
Eskaerak maiatzaren 27ko 12:00 arte egin ahal izango dira.