Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Eusko Jaurlaritzak Covid 19-ren trasmisioa eteteko neurriak gogortu ditu

.

2020·11·06


Eusko Jaurlaritzak urriaren 26ko dekretuaren aldaketa bat argitaratu du, birusaren transmisioa eteteko asmoz, mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea helburu duten neurri berriak sartuz. Iñigo Urkullu Lehendakariak berak eman zuen horren berri, bera buru duen Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bileraren ostean. Dekretua gaur argitaratu da EHAAn eta azaroaren 7an jarriko da indarrean.

Lehendakariak “indarrak batzea” eta “guztion onerako, osasun publikorako, pertsona bakoitzaren onena” jartzea eskatu zuen. Baita, “zorroztasun eta erantzunkidetasun handiena” ere. Halaber, Mugikortasuna eta bizitza soziala ahalik eta gehien murrizteko dei egin zuen, konfinamendu berri bat saihesteko eta “Gabonetara ahalik eta baldintza onenetan iristeko”

NEURRI BERRIAK

  1. Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
  2. Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
  3. Kultu jardueretan aforoa %35-ekoa izango da.
  4. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.
  5. Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.
  6. Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.
  7. Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.

Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea; eta

  1. Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

DESKARGATU DEKRETUA OSOTASUNEAN

Bestalde, Urnietako Udalak duela hiru aste harturiko neurriak gutxienez azaroaren 15 arte luzatzea erabaki du.

URNIETAKO UDALAREN NEURRIAK

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA