Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Euskaraz gozatuz

.

2023·10·10


Joan den ostegunean egindako ekitaldiaren bidez, Urnietako AEK euskaltegiak ikasturteari hasiera emateaz gain, Zilegi Eskola eta Mintzalagun egitasmoak aurkeztu zituen.

Bertan aipatu bezala, ikasturte honetan 7 talde ariko dira euskara lantzen, maila baxuetatik hasi eta C2 mailaraino, hain zuzen ere. Oraindik badago lekua taldeetan, bateren batek apuntatu nahiko balu ere. Autoikaskuntza sistema ere herritarren eskura jartzen du Urnietako AEK-k. Ikasturte amaieran Udalak edo Habek emadako dirulaguntzaren bidez, matrikulan ordaindutako diru guztia ala gehiena, kasuan kasu, errekuperatuko dute ikasleek.

Mintzalagun proiektuan, aldiz, euskara praktikatzeko 3 talde daude abian eta Hikalagun taldea ere badago.  Astean behin ordubetez elkartu eta elkarrekin tertulian aritzen dira giro ederrean. Bi talde goizez elkartzen dira eta beste biak arratsaldez, batzuk euskaltegian eta beste batzuk tabernan. Gurasolagun ekimena ere martxan jartzeko asmoa dute: astean behin, haurrak ikastolatik ateratakoan, guraso eta umeak elkarrekin euskaraz aritzeko ekimena, hain zuzen ere.

Bestalde, Zilegi Eskolako saioak ere izango dira aurtengo ikasturtean. Hilean behin saio batera joateko aukera izango dute herritarrek eta maiatzean, Zilegi Astea izango da, azken urteetakoari jarraipena emanez.  AEK-ko kideek gogorarazi nahi dute ikasturte honetan, Korrikaren beste edizio bat ere izango dela eta Urnietatik ere igaroko dela, datorren udaberrian, zehazki.

Mintzalagun, Hikalagun, Gurasolagun eta Zilegi Eskoletako parte hartzea dohainik da eta herritar guztiak gonbidatuta daude. Izena eman edo informazio zehatzagoa jasotzeko: urnieta@aek.eus / 662338747.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA