Nested Applications
Asset Publisher
.
2022·11·29
Euskaraldiko hirugarren edizioa azken txanpara iristen ari da, izan ere, azaroaren 18an hasi ostean, abenduaren 2an izango du amaiera.
Bada, Urnietan, beste bi ekintza antolatu dira azken egun horiei begira.
Abenduaren 2an, pailazoak
Ostiral honetan, Antxo eta Pantxa pailazoen “Gurekin konektatu” emanaldiaz gozatzeko izango da arratsaldeko 18:00etan kiroldegian. Eguraldi txarra egiten badu berriz, kiroldegi barruko boxean eskainiko da ikuskizuna.
Abenduaren 3an, kalejira ibiltaria
Larunbatean bestalde, kalejira ibiltaria izango da Kantazaunen eskutik. 12:00etan irtengo dira San Joan plazatik eta ondorengo lekuetan geldituko dira:
- Etxeberri plaza
- Zaldundegiko plaza
- Zubitxo plaza