Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Euskaraldian parte hartzeko izen ematea zabalik dago

.

2022·10·21


Gerturatzen ari da pixkanaka Euskaraldiaren hirugarren edizioa, izan ere, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean gauzatuko da “hitzez ekiteko garaia” lelopean.

Euskararen erabilera sustatzeko nahia duen eta bere hizkuntza ohiturak eraldatu nahi dituen orok har dezake parte Euskaraldian. Interesa dutenek beteko duten rola aukeratu beharko dute, eta, horretarako, euskara norekin eta zenbatetan erabili nahiko duten pentsatu beharko dute. 

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

Belarriprest: Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

Izen ematea

Euskaraldian parte hartu nahi duten urnietarrek aukera desberdinak dituzte izena emateko.

Online: https://izenematea.euskaraldia.eus/

Aurrez aurre: mahai bat jarriko da ondorengo egun eta orduetan:

  • Urriak 24, astelehena: Etxeberri plazan, 17:00-19:00
  • Urriak 26, asteazkena: Lekaioko sarreran; 17:00-19:00
  • Urriak 27, osteguna: Zaldundegiko plazan, 17:00-19:00

Animatu eta parte hartu! Eman bultzada euskarari!

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA