Nested Applications
Albisteak
Back Eskolako Agenda 2030eko ikas taldeek buruturiko lanketaren emaitzak aurkeztuko dizkiote Udalari
2021·06·09
Amaitzen ari da aurtengo ikasturtea, eta honekin batera, EA2030eko programa. Urnietako ikastetxeetako ikas-taldeek Basoa eta 15. Garapen Jasangarrirako Helburua lantzen aritu dira urtean zehar eta beraien emaitzak eta proposamenak alkateari aurkeztuko dizkiete Udalbatzan.
Aurreko astean, lau ikastetxeen artean egindako Ikasleen Foroan ateratako ondorio nagusiak guztion artean laburtu ziren, eta honekin batera, Udalari helaraziko zaizkion proposamenak adostu ziren. Aurten ordea, Udalbatza ezin izango da modu presentzialean gauzatu, online baizik. Ekainaren 10ean izango da, 9:30ean.