Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Eskola kiroleko hitzarmena sinatu dute Urnietako Udalak eta herriko ikastetxeek

.

2021·03·26


Urnietako Udalaren helburuetako bat jarduera fisikoa sustatzea da, eta horretarako laguntzak eman eta baliabideak jartzen ditu.  Hain zuzen ere, hori da eskola kirolarekin egiten duena.

Aurten, Covid 19a dela eta, neurri eta protokolo bereziak jarraituz eta talde txikietan banatuta garatzen ari da eskola kirola astero urtarrilaz geroztik, partaideen eta monitoreen segurtasuna bermatze aldera.

Jarduera hori aurrera eramateko Udalak egiten duen ekarpen ekonomikoaren zati bat herriko ikastetxeei bideratzen die eskola kiroleko begiraleen soldata ordaintzeko. Gainerakoa koordinazio eta kudeaketa lanetara bideratzen da. Atzo izenpetu zen ofizialki akordioa ikastetxeekin eta sinadura ekitaldian izan ziren Jorge Segurado alkatea, Juan Luis Alkorta (Egape ikastolako zuzendaria), Nerea Osa (Aballarri guraso elkarteko lehendakaria)  eta Martin Iztueta (Magale Presentacion de Mariako zuzendaria).

Akordioa 2021eko ekainaren 30 bitartekoa da eta ondorengoak dira emaniko diru kantitateak ikastetxe bakoitzak dituen ikasle kopuruaren arabera:

  • Epape ikastola: 3.717,38 euro
  • Magale Presentacion de Maria: 1.815,50 euro

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA