Nested Applications
Albisteak
Back Eskola kiroleko hitzarmena sinatu du Urnietako Udalak herriko ikastetxeekin
2023·03·16
Urnietako Udalaren helburuetako bat jarduera fisikoa sustatzea da urnietarren artean, eta horretarako laguntzak eman eta baliabideak jartzen ditu. Hain zuzen ere, eskola kirola horren adibide da.
Jarduera hori aurrera eramateko Udalak egiten duen ekarpen ekonomikoaren zati bat herriko ikastetxeei bideratzen die eskola kiroleko begiraleen kostua finantzatzeko. Beste zati bat koordinazio eta kudeaketa lanetara bideratzen da. Berriki izenpetu da akordioa ikastetxeekin eta sinadura ekitaldian izan ziren Jorge Segurado alkatea, Aitziber Zipitria (Egape ikastolako zuzendaria) eta Jose Luis Pinedo (Salestarrak-Magaleko zuzendaria).
Hitzarmena 2025eko ekainaren 30 bitartekoa da eta ematen diren kopuruak ikastetxe bakoitzetik jarduera egiten duten ikasle kopuruaren arabera kalkulatzen dira. Aurten ondorengoak dira:
- Egape ikastola: 9.624,57 euro
- Salestarrak Magale: 2.960,24 euro