Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Ermotegiko babes ofizialeko 25 etxebizitzen zozketa urtarrilaren 23an egingo da

.

2023·01·17


Erregimen orokorreko babes sozialeko 25 etxebizitza eraikitizen ari da jabetzan Britac Proyectos S.L sustatzailea Urnietako Ermotegi eremuan.

Donostialdea-Bidasoa Behereko Eremu Funtzionalean erosketako etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa Etxebiden izena emanda zeuden pertsonek, etxebizitza horiek esleitzeko prozeduran parte hartzeko aukera izan zuten 2022ko azaroaren 2 arte izena emanda. 

Ondoren, onarturiko eta bazterturiko eskaeren zerrenda argitaratu zen. Zerrenda horien erreklamazioak aurkezteko epea ireki zen gero, eta, azkenik, behin betiko zerrenda argitaratu zen. Etxebideko webgunean ikus daiteke zerrenda hori: https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-contgen/eu/contenidos/noticia/notetxe20221121_urnieta25/eu_def/index.shtml

Zozketa

Orain, onarturiko zerrendan agertzen diren pertsonen artean 25 etxebizitza horiek zozkatuko dira.

Zozketa urtarrilaren 23an gauzatuko du sustatzaileak notario aurrean arratsaldeko 16:00etan.

Informazio guztia Etxebiden

Interesa dutenek informazio guztia Etxebideren webgunean edo eraikuntza-enpresari deituz kontsulta dezakete.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA