Nested Applications
Albisteak
Back Emakume zientzialarien gaineko txoko berezia liburutegian
2023·02·15
Urnietako Udal liburutegian gai, egun edo egile jakin batzuei loturiko txoko bereziak sortuko dira zenbait astean behin bertan dagoen eskaintza anitza ezagutzera emateko eta urnietarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz.
Emakume zientzialarien gaineko liburuekin eman zaio hasiera ekimen berriari, pasa den otsaialaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zela aintzat hartuta.
Hurrengo txoko berezia martxoaren hasieran jarriko da Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
Urnietarrak animatzen dira liburutegira gerturatzera eta zerbitzu honen eta eskaintzen diren gainerako liburuen erabilpena egitera.

