Nested Applications
Albisteak
Back Emakume erreferenteen inguruko mural lehiaketa Gaztelekuan
2023·03·06
Herriko nerabeen artean emakume erreferenteen inguruko hausnarketa sustatu eta haien gaineko ezagutza maila handitzeko xedez, gai horren inguruko mural lehiaketa antolatu du Gaztelekuak. Ekintza hau, Urnietako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu duen programazioaren barruan kokatzen da.
Irabazleak bere lana pintatuko du Gaztelekuko pareta batean
Mural lehiaketan parte hartzen duten nerabeek, Gaztelekuan bertan egin eta aurkeztuko dituzte lanak martxoaren 8an 17:00-20:00 bitartean. Ondoren, martxoaren 13ra arte egongo dira aurkezturiko muralak ikusgai Gaztelekuan eta martxoaren 14ean, bozketaren kontaketa egin eta mural irabazlea hautatuko da. Irabazlakk Gazeleku barruko pareta batean bere murala pintatzeko aukera izango du.
- Eguna: martxoak 8
- Ordua: 17:00
- Lekua: Gaztelekua