Nested Applications
Albisteak
Back Elkarteen Etxeko tabernarako proposamenak egiteko epea zabalik
2023·10·03
San Juan 42n kokatzen den eta eraberritze obra amaitu ostean berriki martxan jarri den Elkarteen Etxeak taberna bat edukitzen jarraituko du. Bada, horren lizitazioa lehiaketara atera berri da. Jarduera 219,41 m2 inguruko azalera erabilgarri batean egingo da, sukaldea, taberna, tabernako biltegia, komuna, sarrerako korridorea, banaketa-gunea eta garbiketa-gela barne.
Proposamenak urriaren 30 arte
Taberna ustiatu nahi dutenek urriaren 30eko 14:30ak arte aurkez ditzakete proposamenak. Proposamenak paperean zein telematikoki aurkeztu ahal izango dira.
Aurkezteko modua
Proposamenak Bertan bulegoan aurkeztu beharko dira, lizitazio-pleguetan ezarritako argibideak jarraituz.
Kontratuaren iraupena
Kontratuaren epea bi urtekoa izango da eta urtebeteko bi luzapen egin ahal izango dira, guztira gehienez lau urterako.
Informazio guztia
Lizitazio honi buruzko informazio guztia nahi duten interesdunek sektore publikoko kontratazio-plataforman aurki dezakete.