Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Elkarretaratzea azaroaren 25ean, 19:00etan, San Joan plazan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean

.

2020·11·23


Urnietako Udalak elkarretaratzea antolatu du asteazken honetan, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Elkarretaratzearen bidez emakumeek edozein esparru eta testuingurutan jasaten dituzten diskriminazio ugarien ondorioz sortzen den edozein indarkeria matxistaren aurkako gaitzespen irmoa erakustsi nahi izango da, indarkeria hori desagerrarazten saiatzeko.

Asier Niebla bezalako zeharkako biktimak aintzat hartzea

Elkarretaratzean halaber, indarkeria matxistaren zeharkako biktima guztien aitortza aldarrikatuko da, lege-murrizketek ikusezin bihurtzen baitituzte. Izan ere, egungo legeak erasotzailearekin aldez aurretik harremana duten edo izan duten emakumeak soilik onartzen ditu biktimatzat, gainerako pertsona guztiak, bai emakumeak zein gizonak, alde batera utziz, Asier Niebla urnietarrarekin gertatzen den bezala.

Indarkeria matxistaren legea aldatzeko proposamenaren sinadura

Hain zuzen ere, Urnietako Udalak lege hori aldatzeko proposamena sinatuko du egun horretan bertan, 18:30ean Udaletxean, biktimaren kontzeptua zabaltzen saiatzeko, indarkeria matxistaren biktima guztiek (zuzenekoek zein zeharkakoek) lege-babesa izan dezaten. Proposamen hori, ondoren, Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaie.

ELKARRETARATZEA: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko

  • Non: San Joan plazan
  • Noiz: Azaroak 25
  • Ordua: 19:00

Herritarrak animatzen dira elkarretaratzean parte hartzera, baina bertaratzen diren pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun distantzia errespetatuta eta plazako eremu osoa aprobetxatuta.

Adierazpen instituzionala

Bestalde, hau da Urnietako Udalak egun honen harira onartu duen adierazpen instituzionala, udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoen babesarekin.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA