Nested Applications
Albisteak
Back Egoera zaurgarrienean dauden lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei laguntzeko bolondresak bilatzen dira
2021·03·04
Eusko Jaurlaritzak “Aukerak suspertzen” ekimena jarri du abian, Covid 19k eragindako edo larriagotutako arrisku, bazterkeria edo pobrezia egoeretan dauden lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei eskola-errefortzua eskaintzeko.
Joan den ikasturtean, konfinamenduaren ondorioz, klase telematikoak sustatu ziren, eta, horrekin, dagoen arrakala digitala islatu zen. Programa horri esker, beharrezko baliabideak ez dituzten pertsonei laguntza eman nahi zaie eskolaz kanpoko laguntzaren bidez.
Boluntarioak
Horretarako, 18 urtetik gorako boluntarioak behar dira, laguntzeko prest daudenak. Interesdunek honako esteka honen bidez eman dezakete izena programan:
Bestalde, informazio gehiago nahi dutenek edo zalantzaren bat dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 688765405