Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleek parte hartze prozesuan buruturiko 5 proposamen gauzatuko dira eta beste bat sakonago aztertuko da

.

2021·06·22


Parte hartze kultura 16 urtetik beherakoen artean barneratzen joateko asmoz, lehen aldiz, lanketa berezi bat burutu du aurten Urnietako Udalak Magaleko eta Egapeko LH6-ko ikasleekin.

Esperientzia erabat aberasgarria izan da eta Udalak zoriondu egin nahi ditu beste behin ikasleak eta ikastetxeak prozesuan zehar erakutsi dutuen interesagatik, izan duten jarreragatik eta egin dituzten proposamen guztiengatik.

Aurrekontu irekien prozesuaren aurkezpenean azaldu zen moduan, prozesu honetara bideratuko diren 150.000 euroetatik 15.000 euro erabiliko dira LH6-ko ikasleek egindako proposamenetatik hautatu direnak gauzatzeko. Udaleko Hirigintza saileko teknikariek aztertu dituzte jasotako proposamenak eta ondorengo bostak aurrera eramatea eta seigarren bat sakonago aztertzea erabaki dute.

1.Berrasoeta parkeko futbol zelaia hobetu

Berrasoeta parkean dagoen futbol zelaian futboleko porteria handiagoak ipiniko dira eta eremua hobetuko da.

2. Etxeberri plazako atzeko partean iturria jarri

Etxeberri plazaren atzeko partean dagoen plazan iturri bat jarriko da egarria dutenek ura edateko aukera izan dezaten.

3.Urbita kalean hesi bat jarri

Urbita kalean hesi bat jarriko da eremu horretako segurtasuna hobetzeko eta inor trenbidera erortzea saihesteko.

4.San Joan plazako iturria hobetu

San Joan plazako iturria hobetuko da ura modu egokiago batean irten dadin eta jendeak errazago edan dezan.

5.Guria taberna ondoko iturria ordezkatu

Guria tabernaren ondoan dagoen iturria trabatuta dago, eta konponbide zaila duela eta konpondu arren, arazo bera errepikatuko litzatekeela kontuan hartuta, iturri berri bat jarriko da gertuko gune batean.

Sakonago aztertuko da: Parkour eremu bat sortu 

Parkourra egiteko eremu txiki bat sortzeko aukera sakonago aztertuko da. Aurrekontuak eskatuko dira eta prozesu honen barruan ezarritako mugetan sartzen bada egingo da. Hala balitz, eremurik aproposena zein den erabakiko litzateke.

16 urtetik gorako herritarren proposamenak aztertzen

Bestalde, Udaleko teknikariek 16 urtetik gorako herritarrek egindako proposamen guztiak aztertzen jarraitzen dute. Gogoratu behar da 267 galdetegi eman zirela ontzat aurrekontu irekien parte hartze prozesuan, eta beraz, lanketa potoloa eskatzen du. Azterketa amaiturikoan eta hobekuntzak lehenetsitakoan Udalak emango du harturiko erabakien berri.

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA