Nested Applications
Albisteak
Back Egapeko DBH-ko eraikin berria eraikitzeko proiektua onartzear
2023·03·28
Egapeko DBH-ko eraikin berria errealitate bihurtzeko prozesuak norabide onean jarraitzen du. Gurasoen Elkarteak, ikastetxeetako zuzendaritzak eta udala egiten ari diren jarraipen bileren barruan, martxoaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu den Jokin Bildarratzek parte hartu ahal izan zuen, Egapeko guraso elkarteak eskatuta. Bertaratutakoek Hezkuntza sailburuaren eta Alfredo Ruiz Huerga Azpiegitura, Baliabide eta Teknologien zuzendariaren ahotik entzun ahal izan zituzten Egape ikastolako bigarren hezkuntzako eraikin berria eraikitzeko prozesuan ematen ari diren urratsak eta azken berrikuntzak.
Bildarratzek azaldu zuenez, proiektua onartzear dago, azken detaileak baino ez baitira geratzen lotzeko. Eraikina erabat zehaztuta dago, eta, sailburuak iragarri zuenez, gutxi gorabehera urtebeteko epean hasiko dira obrak. Horretarako, ejekuzio proiektua onartu ondoren, obraren lehiaketa argitaratuko da, eta bere esleipenarekin amaituko da prozesua. Eraikin berria eraikitzeko proiektuak 10 milioi eurotik gorako kostua izango du, eta lanen iraupena bi urte ingurukoa izango dela aurreikusten da.