Nested Applications
Albisteak
Back Egapeko DBH eraikinerako egikaritze-proiektua idazteko pleguak onartu dira
2021·03·15
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Urnietako Udalari jakinarazi dio Urnietan eraikiko den Egapeko bigarren hezkuntzako ikastetxe berriaren lanak idazteko eta zuzentzeko baldintza-agiriak onartu dituela, eta hori urrats esanguratsua da prozesuaren barruan.
Komunikazio hori gaur goizean egin da, bi erakundeek proiektua ahalik eta lasterren gauzatzeko egiten dituzten jarraipen-bileren barruan.
Horrela, pauso bat gehiago ematen da pixkanaka aurrera doan prozesu luze eta zail honen barruan. Ildo horretan, laster aurrerapen berriak izango dira, Udalak oso aurreratuta baitu eraikina egiteko behar diren lursailak lortzeko behar den dokumentazioa, zuzeneko okupazioaren bidez egingo dena, formularik azkarrena baita.