Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Egape ikastolarekin lankidetza-hitzarmena, euskararen erabilera eta bizikidetza sustatzeko

.

2022·12·15


Urnietako Udalak eta Egape ikastolak urteak daramatzate elkarlanean euskararen normalizazioaren eta bizikidetzaren aldeko hainbat programa garatzeko.

Hala, ikastolak helburu horrekin egin dituen jarduerak finantzatu izan ditu Udalak, eta sinatutako akordioari esker, aurrerantzean ere hala egiten jarraituko du. Zinea euskaraz, antzerki foruma, Eusliderrak, adikzio aurretik, gu ere bertsotan, Aballarri aldizkaria, jolas eta solas eta maleta bidaiaria dira bi erakundeen arteko lankidetzari esker garatu diren ekimenetako batzuk.

Hitzarmenak sinatzeko ekitaldian izan ziren Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Egapeko zuzendari diren Aitziber Zipitria (LH) eta Amaia Amutxastegi (BHI). Sinatutako akordioak 2024ko ekainaren 30era arte egongo dira indarrean, eta beste bi urtez luzatu ahal izango dira, bi aldeen arteko adostasunari esker.

Urte honetako dirulaguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira:

  • Egape LH: 17.560 euro
  • Egape BHI: 4.415 euro

Horrela, udalak aurrera jarraitzen du udalerrian euskararen erabilera dinamizatzeko eta bultzatzeko eta herrian bizikidetza egokia sustatzeko duen konpromezuarekin.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA