Nested Applications
Albisteak
Back Egape ikastolako DBH eraikinean izandako luiziak kaltetutako eremua garbitu du Udalak
2021·11·29
Joan den ostegun arratsaldean Egape ikastolako DBH eraikinaren atzeko hormaren zati bat eraitsi zen ikastolako galdara geletako bat kaltetuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Urnietako Udala konponketa-lanak bideratzen hasi ziren egun horretan bertan, ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzeko.
Udala lurra eta eroritako harriak kentzen aritu da asteburuan, eta une honetan kaltetutako eremua garbi dago eta ezponda egonkortuta.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lanean jarraitzen du ikastetxeko zerbitzu guztiak lehenbailehen berrezartzeko.