Nested Applications
Albisteak
Back Donostiako Klasikoa Urnietatik igaroko da uztailaren 29an, larunbata, eta Idiazabal kalea itxita egongo da 13:00etatik 14:00etara
2023·07·27
Donostiako Klasikoa uztailaren 29an jokatuko da eta lasterketa Urnietatik igaroko da.
Tropela Andoaindik iritsiko da 13:30 aldera eta herri osoa zeharkatuko du Idiazabal kaletik, ondoren Hernaniruntz jarraitu eta etapa Donostian amaitzeko.
Gauzak horrela, 13:00-14:00 bitartean ezin izango da ibilgailurik ibili, izan ere, Andoaindik Hernanira doan errepide osoa itxita egongo da Idiazabal kaletik igarota. Beraz, ibilgailuarekin irten edo sartu behar dutenek lehenago egin beharko dute.