Nested Applications
Urnietako Argazki Lehiaketa
Kulturnieta S.A.k “Urnietako Argazki Digital lehiaketa 2022” antolatuko du eta argazkilaritza maite duen eta kamara digitala duen edonork parte har dezake.
Aurten, gaia, Urnietako ondarea zure ikuspegitik izango da.
GAIA: URNIETAKO ONDAREA ZURE IKUSPEGITIK
Euskal kultura eta ondarea dira gure herriaren nortasunaren adierazpen nagusiak eta herri honek kultura unibertsalari egindako ekarpen historikoaren lekuko garrantzitsuenak. Horrela, Urnietako Udalarentzat funtsezkoa da ondare hori babestea, defendatzea eta aberastea.
Ekimen honen helburua da, kultura-ondasun horiek, egungo belaunaldiek ezagutu eta gozatzeko – iraganaren aparteko herentzia gisa –, eta etorkizuneko belaunaldietara ahalik eta baldintza onenetan helarazteko irudiak bildu eta gordetzea.

- Argazkiek Urnietan kokatuak izan behar dute.
- Argazki bakoitzak izenburu bat izan beharko du.
- Argazki bakoitzaren kokapen zehatza (kalea, plaza, parkea, bidea, mendia, …) adierazi beharko da, izenburuaren ostean. Adibidez: Egunsentiaren izpiak (Adarra mendia)
- Argazki bakoitzari dagokion data jarri beharko zaio.
Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Bost argazki baino gehiago aurkezten dituena automatikoki deskalifikatua izango da.
Aurkeztuko diren argazkiek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:
- Artxibo mota: JPG
- Erresoluzioa gutxienez: 3000 x 2000 px
- Tamaina: 5Mb gehienez.
Ezaugarri hauek betetzen ez dituzten argazkiak ezingo dute lehiaketan parte hartu eta beraz, ezabatuak izango dira.
Irudiak entregatzeko epea: 2022ko urriaren 10etik 2022ko urriaren 21era arte
Informazio gehiago
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.
DLYFormulario
Formulario expirado