Nested Applications
Albisteak
Back Manttale eta Urnietako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena euskara biziberritzeko helburuarekin
2024·07·03
Urnietako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du euskara biziberritzea eta eguneroko bizitzan erabilera sustatzea helburu duen Manttale kultur elkartearekin. Xede horrekin, euskal kantutegi tradizionalean oinarritutako kalejirak antolatzen ditu hilabetero.
Halaber, Sanmiel jaietan bertso eta kantu tradizionalen ekitaldia antolatu ohi du. Hain zuzen ere, azken ekintza hori aurrera eramateko sinatu da oraingo lankidetza hitzarmena. Urnietako Udalak 2.000 euroko laguntza emango dio elkarteari zeregin horretarako.
Sinadura ekitaldian izan dira Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Xabier Salaberria Manttaleko elkarteko lehendakaria.